2016-04-20
Emozioak lantzeko tailerra eskainiko da nagusientzat
Maiatzaren 2tik aurrera, Leioako Udalak, GEUZ-en laguntzarekin, emozioak lantzeko tailer bereziak eskainiko ditu Errekaldeko Nagusien Etxean herriko nagusi guztiei zuzendutakoak. Bizitzaren etapa honetan aurkezten zaizkien egoera sozialei aurre egiteko tresnak eta baliabideak eskaintzea da helburu nagusia.
Izena emateko aukera bi daude, telefonoz 657.705.458 zenbakian, edota Kultur Leioako laugarren solairuan dagoen Hezkuntza sailan izena emanez apirilaren 29an baino lehen.
Saioak Errekaldeko Nagusien Etxean izango dira 11:30etik 13:30era, hurrengoko egunetan:
• Maiatza: 2, 9, 16, 23 eta 30.
• Ekaina: 6, 13, 20 eta 21.
• Urria: 3, 10, 17, 24 eta 31.
• Azaroa: 7, 14, 21 eta 28.