2016-03-18
Zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroa
Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuek ikastaro berri bat eskaintzen dute mendekotasuna duten zaintzaileei zuzendutakoa. Zainduz programaren barne kokatzen den ikastaro honetan zaintzako lehen sorospenak eta gaixorik dagoen senideari egin beharreko mobilizazioak jorratuko dira.
Ikastaroa, guztiz doakoa dena leioaztarrentzat, apirilaren 4, 6, 11, 13 eta 18an izango da, 17:00etatik 19:00etara, Sabino Arana kaleko 67.zenbakiko udal bulegoan.
Parte hartzeko edota zalantzak argitzeko Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuetara deitu, 944.801.336 telefonora, edota bulegora bertaratu, Inaurratzaga kaleko 1 zenbakian.