2016-03-15
Erantzukidetasun eta autonomia tailer berriak
Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuek apirilaren 4ra arteko epea emango dute ikasturte honetako Berdintasun Arloko tailerretan inskribatzeko.
Erantzukidetasun eta autonomia tailer hauek gizon eta emakumeentzat dira, apirilean hasiko dira eta ekainera arte iraungo dute. Talde bakoitzean, gehienez, 14 pertsona izango dira eta prezioa 10 eurokoa da.
Emakumeentzako tailerrek hiru lan desberdin jorratuko dituzte, hogeita hamarna ordutan: brikolajea, elektrizitatea eta igeltserotza. Ordutegia: 18:00-20:30, astelehen, asteazken eta ostegunetan.
Bestalde, gizonei zuzenduta honako hauek izango dira: etxea garbitzea eta antolatzea, lisatzea eta jostea, eta sukaldaritza. Ordutegia: 18:00-20:30, astelehen, asteazken eta ostegunetan.
Informazio gehiago:
Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuak
Inaurratzaga 1
48940 LEIOA
Tel.: 94 480 13 36
berdintasuna@leioa.net
Erlazionatutako dokumentuak:
Kartela (pdf, 160 kb)
Partekatu:
Itzuli