2016-02-26
Euriagatik alerta laranja aktibatu da biharko
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak euriagatik alerta laranja aktibatuko du biharko, otsailaren 27rako, 00:00etatik 24.00etara arte.
Prezipitazioen metaketaren eraginez, ibaien emariek gora egingo dute, errepideetan ur-putzuak sortuko dira, eta baliteke leku zehatz batzuetako hegaletan lur-jausiak edo irristatzeak egotea. Horregatik, Segurtasun Sailetik arreta handia eskatzen da.
Erlazionatutako dokumentuak:
Gomendioak (pdf, 59 kb)
Partekatu:
Itzuli