2016-02-08
Leioak Aktibatu+ proiektuarekin bat egin du
Leioako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren Aktibatu + proiektuarekin bat egitea erabaki du, Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz.
Web orri espezifikoa dago programan parte hartu nahi dutenentzat, honako gai hauek jorratzeko lanabes erraz eta eraginkorrez osatua: erosketak/hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna. Leioako web orriaren bidez edo www.bizkaia21.net atariaren bidez sar daiteke Aktibatu + atalaren bidez.
Ekimen honetako partaidetza onuragarria izango da etxeko ekonomiarako, Leioarako, Bizkairako eta Lur osoaren osasunerako. Horregatik parte hartzera animatzen zaitugu.