Bihar, osteguna, otsailak 4, Agate Deuna ospatuko da Leioan ohikoa den Abesbatzen XXVII. Lehiaketarekin.
Adinaren araberako talde bi egingo dira (16 urtetik gorakoak eta beherakoak) eta zonalde desberdinetan arituko dira, talde bakoitzak aukeratutakoak. Abestia euskaraz izan beharko da eta kontutan izango dira janzkera eta girotzea, honen arabera hiru sari banatuko dira maila bakoitzean.
Aurtengo berrikuntza modura, 16 urtetik gorako taldeak toki baten batuko dira (Euskal Etxeen plazan), ordu berean, taldeek bata besteari entzuteko aukera izateko.