2015-12-09
Ongintza afarirako azken plazak
Bihar, abenduak 10 arratsaldeko 20:30ean Mendibile Jauregian, ongintza-afaria izango da Behargintza Leioak antolatuta. Bertan batutako dirua Leioako Caritas elkarteari bideratuko zaio. Edozein leioaztarrak hartu dezake parte, 50 euroren truke. Parte hartzeko aldez aurretik Behargintzara deitu (944.004.195) edota idatzi (behargintza@leioa.net) baino ez da egin behar.
Bestalde, ongintza-afaria honetan Mari Pepa eta Arlote protagonista dituzten hainbat artisten obrak zozketatuko dira, hauen artean, K-Toño Frade Bilboko marrazkilaria, Jone Saitua margolaria, Jonathan Arnaiz ilustratzailea, Mikel Godoy argazkilaria, Beren Beregi brodatzaileak eta Carmen Palomero artista leioaztarra.
Partekatu:
Itzuli