2015-11-23
Mali atentatuengatik gaitzespena eta kontzentrazioa
Leioako Udalak, EUDELek eginiko deialdiarekin bat eginez, joan den ostiralean Malin izandako eraso terrorista gaitzesten du, eta leioaztar guztiak gonbidatzen ditu gaur, azaroak 23, eguerdiko 12:00etan izango den kontzentrazio isilera.
Joan den astean, Parisko atentatuei erantzunez, egin zuen bezala, Leioako Udalak erabateko irmotasunaz gaitzesten du atentatu berri hau. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei ere adierazi nahi die elkartasuna.
Leioak bete-betean arbuiatzen du indarkeria terrorista, planetako edozein txokotan gertatzen diren ankerkerien aurkako sentsibilitate unibertsala eta biktima guztiekin elkartasun berdina izateko konpromisoa erakutsiz.