2015-11-17
Euskarazko antzerkia ostirala honetan Kultur Leioan
Ostiral honetan, azaroak 20 (Auditorium. 20:30), euskaraz eginiko antzezlana izango dugu Kultur Leioan. Artedrama eta Huts Teatroa konpainiek, “Publikoari gorroto” beren lehenengo sorkuntza taularatu eta gero, ETXEKOAK obra eskeiniko dute.
Jon Gerediagak idatzitako eta Ander Lipusek zuzenduriko ikuskizuna. Istorio pertsonal batetik abiatzen da lana eta inmigrazioaren gaia jorratzen du, “etxekoa-kanpokoa” dikotomia landuz, egungo gizarteetan sortzen diren arazo, muga eta traba guztiak isladatuz. Legeak eta bihotzak dioenaren arteko talka. Euskaraz eginiko kalitatezko antzerkia.