2015-11-16
Parisko atentatuak gaitzesteko kontzentrazioa izango da gaur
Leioako Udalak euskal gizartearen aldarriarekin bat egin nahi du, eta, lehendakariaren deiari eutsita, leioaztarrei deitzen die udaletxe aurrean gaur astelehena, azaroak 16, eguerdiko 12:00etan izango den bost minutuko gaitzespenerako isiletara kontzentrazioetara.
Leioako Udalak erabateko irmotasunaz gaitzesten ditu joan den gauean Parisen gertatutako atentatu izugarriak. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei ere adierazi nahi die elkartasuna, eta bete-betean arbuiatu indarkeria terrorista.