2015-11-03
"Ardura familiarren gainzama", adinekoentzako tailer berria
Leioako Udaleko Hezkuntza sailak, hezkuntza ikasketa-prozesu iraunkor gisa ulertuta, adimen emozionala hobetzeko tailerrak eskaintzen dizkie adinekoei. Hurrengokoa "Ardura familiarren gainzama" izenekoa azaroaren 11 eta 12an izango da.
Tailerra Errekalde Nagusien Etxeko erabilera anitzeko gelan egingo da, azaroaren 11 eta 12an, astearte eta ostegunean, 11:30etik 13:00etara. Helburua da ideiak eta baliabideak eskaintzea hobeto egoteko, egoera edozein izanik ere.
Ikastaroa doako da eta ez da beharrezkoa izena ematea, adierazitako egun eta orduetan Errekaldeko Nagusien Etxera hurbiltzearekin nahikoa da. Adin mugarik ere ez dago, nahiz eta tailerren edukiagatik ulertzen den egokiagoak direla adinekoentzat.
Informazio gehiago: 675 715 661.
Erlazionatutako dokumentuak:
Kartela (pdf, 715 kb)
Partekatu:
Itzuli