2015-10-30
Sukaldariak izango dira gaur 'Barikuetan jai' programan
Barikuetan Jai, umeekin euskaraz jolasteko programa, bueltan izango da gaur arratsaldeko 17:30etik 19:30era Kultur Leioaren inguruan, hau da, Jose Ramon Aketxe plaza edo Errekalde plazan. Oraingoan sukaldaritzaren inguruan arituko dira.
Norbere sukaldari sena atera asmoz, sukaldaritza tailer dibertigarria egingo dugu. Taldeka, plater ezberdinak egingo dituzte aurretiaz aukeratu dituzten jakiekin, eta saioaren bukaeran egindakoa dastatzeko aukera izango dugu.
Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.