Bizikidetzarako mikrokontakizunen lehiaketa martxan dago. Lanak, 12 eta 18 urte bitarteko hiru, gutxienez, gaztek eginak, azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira Udal Hezkuntza Sailean, Kultur Leioan.
Badakizuenez, helburua kolektibo batzuek jasaten dituzten mezu diskriminatzaileak apurtzea da, etorkin, emakume, gazte, ijito eta abarren taldeei buruzko zurrumurru negatiboei aurka egitea.
Informazio gehiagorako web orri honetan Istorio Laburrak Lehiaketak linka kontsultatu ahal duzu. Hor oinarriak eta inskripzio orriak dituzue, eta lanak egiteko laguntza batzuk ere bai, mikrokontakizunen adibideren bat barne.