2015-09-30
'Argihizkiak' erakusketa Leioan estreinatuko da
Argihizkiak, argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketaren IV.edizioaren lanak Kultur Leioako erakusketa gelan izango dira ikusgai urriaren 1etik 18ra.
Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak, Uribe Kostako hainbat udal (Leioa, Berango, Getxo; eta Makomunitatea) eta zenbait elkarterekin (Bizarra Lepoan, Berbots, Aitxu!, Leioako berbalagunak) elkarlanean antolatzen du argIHIzkiak.
Literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.
Laugarren ekitaldi honetarako euren argazkiak helarazi dizkiguten Uribe Kostako (edo bertan bizi diren) argazkilari profesionalak edo zaleak hauek izan dira: David Herranz Esteban, Marisol Ramirez Fernandez, Luis Jauregialtzo, Ines Bermejo Larrañaga, Patricia Merino, Ivan Viña Alvarez, Sonia Aoujil, Nerea Falagan Martin, Marta Iraurgi Mendoza eta Itsaso Bartolomé Yarza.