2015-09-21
Seme-alaba eta gurasoen arteko errespetuzko harremanak
Datorren irailaren 23an, asteazkena, 18:00etatik 19:00etara, Kultur Leioako laugarren solairuan, Seme-alaba eta gurasoen arteko errespetuzko harremanak hizketaldia eskainiko da, dohainik, interesatuta egon daitezkeen pertsona guztientzat. Komunikabideetan seme-alabek gurasoei jasanarazitako tratu txarrak topatzea zoritxarrez ez da aparteko berria.
Hausnarketa merezi duen gaia da, eta Leioako Udaleko Hezkuntza Sailak antolatu eta ETXADIk, familiaren psikologian espezializatuta dagoen gabineteak, emango duen hizketaldiak horixe nahi du. Hizketaldi honen helburua fenomenoa ulertzea da, prebenitzea eta konpontzeko neurri batzuk eskaintzea.
Sarrera librea da, baina interesatuok 94 607 25 76 telefonora deitu behar duzue izena emateko, plaza kopurua aretoak mugatzen baitu.