Leioako Udalak berritu egin du Andrak Emakumeen Elkartearekin zeukan lankidetza hitzarmena, udalerrian, emakumeen jarduera sozial eta kulturalak sustatzeko. Elkarte horrek jarduera ezberdinak burutzen dituenez ildo horretan, Andrak dituen baliabideak aprobetxatu nahi izan dira leioaztarren onerako.
Hitzarmenaren xedea da Leioako Udalaren eta Andrak Elkartearen arteko kolaborazioa ezartzea, Udalak elkarteari utziz erabili egiten duen lokala kultura jarduerak eta emakumeen papera sustatzekoak antolatzeko, lehentasunezko erregimenean eta erabileraren ondoriozko gastuak bere gain hartuta.
Andrak-en helburuak
Leioako Emakumeen Elkarte Soziokulturala, Andrak, 1990eko apirilean sortu zen, eta gutxi gora behera, mila eta bederatziehun bazkide ditu. Emakume horiek, gehienbat, helduen osoko sustapenean lan egin zuten, eta ondorioz, elkartu egin ziren emakumeak esparru soziokulturalean sartzea bultzatzeko.
Elkartearen beste helburuetariko bat da Leioako emakumeek beren interesen araberako eskaintza erakargarria izatea eta helduen hezkuntza jarraitua errealitatea izatea. Andrak eratu zen emakumeen partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko, ongizatea hobetzeko, eta erakundeetatik diru-laguntzak jasotzen dituzte helburu horiek aurrera eraman ahal izateko.