2015-06-17
Jaiak direla-eta edukiontzi marroi batzuk erretiratu dira
Leioako Udalak gai organikoak biltzeko 20 edukiontzi marroi erretiratu ditu, Leioako jaiek irauten duten bitartean, gerta litezkeen ekintza bandalikoen aurreko prebentzio modura.
Eragindako auzotarrak dira Iparragirre, Libano, Sabino Arana, Aldapabarrena, Otsobarrena, Iturriondo, Elexalde eta Etxebarrikoena inguruan bizi direnak. Jaiak bukatu arte gordeta egongo diren edukiontziok, leku berean utziko dira berriz ekainaren 25etik aurrera.