2015-06-15
2014-15 ikasturteko euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik
Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak astelehenean, hilak 15, zabaldu du euskara ikasteko udal diru-laguntzak eskatzeko epea. Beti bezala, eskaera hauek Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuan egin beharko dira (Jose Ramon Aketxe plaza, 11) 9.00etatik 13.30era edota 946072576 telefonoan.
Neguko ikastaroen diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 15etik uztailaren 3ra arte izango da zabalik, eta udako ikastaroetarako, berriz, irailaren 28tik urriaren 9ra.
Eskatzaile guztiek atxikitako “Hirugarrenen datuak” orria aurkeztu behar dute beteta eta bankuko zigiluarekin.
Honen inguruko informazio gehiago atxikitako informazio orrian.
Partekatu:
Itzuli