Leioako Udalak pantaila erraldoia jarriko du Bulebarrean Athletic eta Bartzelonaren arteko Errege Koparen finala ikusteko, datorren maiatzaren 30ean.
Arratsaldeko lehen ordutik, puzgarriak eta tailerrak egongo dira umeentzat, eguna familian pasatu ahal izateko. Ez huts egin. Etorri Athletic animatzera!