Gaur hasten da Leioako haurreskoletan matrikulatzeko epea, eta zabalik egongo da maiatzaren 13ra arte. Matrikulak haurreskolen instalazioetan egin beharko da, Txomin Aresti eskolaren ondoan Altzoan Haurreskolaren kasurako, eta Artatza-Pinueta eskolako eraikinean, Artatza Haurreskolarako.
Eusko Jaurlaritza eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien arteko hitzarmenetatik sortu ziren Artatza eta Altzoan haurreskolak. Euren helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelectual guztiak behar bezala garatzeko.