Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-02-06 Leioako Udala faktura elektronikoa erabiltzen hasiko da
Factura electrónica / Faktura elektronikoa

Leioako Udalak batu egin zaio, Sektore Publikoan, faktura elektronikoaren sustapen eta fakturen erregistro kontablea sortzeari, eta beraz, 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera, tokiko entitateentzat lan egiten duten enpresa guztiei eskatu die faktura elektronikoak egiteko.

Enpresari txikiei fakturazio elektronikora egokitzeko zailtasunak ahal beste murrizteko, Leioako Udalbatzak, 2014ko abenduaren 30eko Osoko Bilkuran, aho batez erabaki zuen bere Aurrekontua Betearazteko Araua aldatzea 5.000 eurotik beherako fakturaksalbuesteko (faktura elektronikoa sustatzekoa eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013Legeak ahalbidetzen duen maximoa).

Horretaz guztiaz gain, Leioako Udalak, LEIOA HURBIL egitasmoaren barrean, lanean jarraitu du bere administrazio izapide guztiak errazteko, eta lan horrek fruitua eman du fakturazioan ere bai.

Horren adibidea da FAKTURAE LEIOA, fakturazio elektronikorako hobetuta dagoen Udalaren eta bere Erakunde Autonomoen (Euskararen Erakundea eta Soinu Atadia Fundazioa) web ataria, arinagoa eta intuitiboa. Atari horri esker, hornitzaileek, faktura elektronikoak bidaltzeaz gain, sortu ahal izango dituzte, baita horien egoera, une oro, ezagutu ere, erregistratzen diren momentutik ordaindu egiten diren arte.

Datozen asteotan, 2016an zehar, faktura elektronikoa Udalarekin erabili izan duten hornitzaileek e-mail bat jasoko dute erabiltzaile izen eta pasahitz batekin, aurrerantzean, web ataria erabili ahal izan dezaten.

Erabiltzaile berriak izanez gero, sarbidea eskatu beharko dute helbide honetan: kontabilitatea@leioa.net.

Pasahitzak jaso ondoren, bi aukera dago:

1. - FAKTURAE LEIOA ataritik bertatik egitea fakturak.

- Leioako Udalaren Fakturazio Elektronikorako ataria 3.2.1 bertsioko facturae estandarren arabera garatuta dago.

- Atarian fakturak egin ahal izateko, ezinbestekoa da ziurtagiri digitala edukitzea (NAN elektronikoa, Izenpe, FNMT, Camerfirma, e.a.), behar bezala egiaztatutako erakundeek egina, eta horren bidez, digitalki sinatuko dira fakturak.

- Sartzeko datuak gaituta (erabiltzailea eta pasahitza) esteka honen bitartez sartu ahal izango da plataformara:

Fakturazio elektronikoko atarirako sarbidea


2. - Udaletik KANPOKO PLATAFORMA baten bitartez egitea fakturak:

- Faktura elektronikoak bidaltzeko, adibidez, www.ef4fatur.com bidez eginikoak harrera postontzira bidaltzeko (hau da, xml bat e-mailez bidaltzea), faktura elektronikoa barne duen mezuak baldintza hauek bete behar ditu:

a) fakturae@leioa.net helbidera bidali behar da.
b) Eranskinetan, XML fitxategi bat baino gehiago sar daiteke (facturae 3.2 edo 3.2.1 euskarrian eta behar bezala sinatuta) bidali nahi den fakturaren datuekin.
c) XML fitxategia ezin da konprimituta bidali (ZIP, RAR…).

- Bidalketan ez badago XMLrik, orduan ere ez da prozesutako.

Zalantzak argitzeko:

Zalantzak argitu edo informazio gehigarria eskuratzeko, deitu 94 400 80 30 telefonora (Kontabilitate saila) edo hona idatzi: kontabilitatea@leioa.net.

Plataforman, lehen aldiz, sartzeko Kontabilitate sailean eskatuko da ALTA ematea, honako datu hauek erantsiz:

1) IFK/NAN osoa (letra maiuskulaz).
2) Harremanetarako pertsona.
3) Posta elektronikoa.

Erlazionatutako dokumentuak:

Erabiltzailearen eskuliburua (pdf, 4939 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa