2015-01-22
Emakumeen aurkako indarkeria kasuetan ekintza publikoak antolatzeko gomendioak
Leioako Udalak parte hartu du Berdinsarearen Indarkeriako Batzorde Teknikoak garatutako eta Berdintasunerako Batzorde Politikoak eta EUDELen Batzorde Betearazleak onartutako agirian, emakumeen aurkako indarkeria kasuetarako ekintza publikoak antolatzeko gomendioak batzen dituena.
Udalek, emakumeen aurkako eraso kasuetan edo indarkeriaren ondoriozko erailketa kasuetan, jendaurrean jarduteko gomendio batzuen beharra ikusirik, honelako agiriren bat eskatu zuten. Lau atal dauzka: politikarien adierazpenetarako gomendioak, komunikabideekiko harremanak, zabalkundea eta deialdiak egitea publiko egiten diren emakumeen aurkako indarkeria edo eraso sexualen kasuetan.
Erlazionatutako dokumentuak:
Gomendioak (pdf, 125 kb)
Partekatu:
Itzuli