Ohiturari jarraituz Kalekantukaren edizio berri bat izango da igande honetan, azaroak 30, Kalez kale taldearekin. Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, eta ‘Leioa zabaldu euskarari’ programaren barruan kokatutako ekintza hau, herriko tabernak jendez betetzen ditu euskal kantak abesten dituzten bitartean.
Ibilbidea hurrengokoa izango da: Bulebarra, Ikeabarri plaza, Euskal Etxeen plaza eta Udondoko Boulebarra. Abesteko eta edateko gogoak baino ez dira behar Kalekantukan parte hartzeko, beraz, animatuta bazaude etorri igande honetan Bulebarrera 12.00etan.