2014-11-13
Leioak zure seme-alaben hezkuntzarekin laguntzen zaitu
Leioako Udaleko Hezkuntza Sailak, gurasotasun politikaren markoaren barruan, Leioako familiei orientazio zerbitzu bat eskaintzen die, doakoa, pertsonalizatua eta konfidentziala, seme-alaben hazkuntza eta heziketa kontuetan sortu ohi diren arazoetan laguntzeko asmoz.
Zer egin semeak edo alabak ondo lo egin dezan, jaten ez duenean, zer egin lengoaia garatzen laguntzeko, higiene-ohiturak nola ezarri, anai-arreben arteko sesio eta zeloen aurren nola jokatu, nola heldu eguneroko gauzei, hala nola telebista, bideo-kontsola, telefono kontuei, nola eraman euren aisia nagusitzen joan ahala (dirua, lagunak, irteerak...).
Aholkularitza-programa hori familiaren psikologian espezializatua den psikologo talde batek bideratzen du, talde lan arduratsuaren bidez kontsultei erantzunez, beti kontsulta egin eta bost egunetara beranduenez.
Familiek hiru bide dute kontsultetarako: interneten bidez, web orri honen beraren bidez, www.leioa.eu, edo Etxadiren web orriaren bidez, www.etxadi.org, alegia; 94.405.15.49 telefonoaren bidez, ostegunetan, 11:30 - 13:00 eta 16:00 - 17:30 orduetan deituz, eta posta arruntaren bidez (ETXADI, Maximo Aguirre kalea, 18 (Bis) 5. solairua Dpto. 10, 48011 Bilbo).