2014-10-27
Leioako Haur, Gazte eta Familiari buruzko I. jardunaldia
Leioako Gizarte Zerbitzuek jardunaldi berri bat antolatu dute azaroaren 20rako osasun, hezkuntza eta gizarte arloetako profesionalen arteko topagunea sortzeko helburuz. Helburua da ume eta nerabeen beharrizanei erantzuteko proposamenak partekatzea eta gurasoen eskura jartzea.
Doako jaldunaldia da, eta edukiera mugatua izango da, beraz aldez aurretiko izena ematea ezin bestekoa da. Interesa dutenek gonbidapen honetako eskaria bete behar izango dute azaroaren 20a baino arinago.
Partekatu:
Itzuli