2014-09-16
Luis Bilbao Libanoko obretan herriko langabetuak kontratatu dira
Leioako Udalak eta Luis Bilbao Libanoko obren enpresa esleipendunak lortutako akordio bati esker, udalerriko bi langabetu kontratatu dira lan desberdinak burutzeko. Horrekin batera, Leioako beste hiru enpresa azpikontratatu dira obra materialak hornitzeko (lauzak, iragazgaizte-materialak eta argiak). Hortaz, Udala, ahal izan duen neurrian, udalerriko enplegua sustatzen saiatu da lan urbanistiko garrantzitsu honetan.