Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-06-30 Leioak kontrataziorako diru-laguntzak eskaintzen dizkie herriko enpresei
ibaondo / ibaiondo

Leioako Udalak udalerriko enpresei lagundu nahi die kontratazioari buruzko eskaerekin. Krisi ekonomikoa aintzat harturik, lan eskaeretara egokitutako taldea izatearen garrantziaz ohartuta, langileak jardunaldi osoz behin-behinean kontratatzeko diru-laguntza programa batekin hasten du Leioak 2014.urtea.

Kontratazioa finantzatzeko bideak artikulatzen ari diren beste erakunde batzuekin batera Leioak, Lanbideren programa baten bitartez, udalerriko enpresei aukera eman nahi die lan-kontratudun langileak edukitzeko euren beharrizanen arabera.

Deialdiko baldintzak hauexek dira:

- Helbide soziala udalerrian duten enpresek jaso dezakete diru-laguntza.

- Lan kontratua apirilaren 25 eta irailaren 15 arteko epean, sinatu behar izango da.

- Bi prozedura egongo dira, eta bakoitzak bere dokumentazioa izango du kontratatzeko hautagaiaren profilaren arabera:

1. Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak. 9.000€ ko diru laguntza jasoko du enpresak: Soldata eta gizarte segurantzaren %100a.
a) Diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzen dutenak.
b) Lehen lanik izan ez duten 35 urtetik beherakoak.
c) Azken 18 hilabeteotan, 12 hilabetez langabezian izan diren pertsonak, Lanbiden inskribatuta.

2. Aurreko kasuetakoak ez direnak. 6.000€ ko diru laguntza jasoko du enpresak: Soldata eta gizarte segurantzaren %75a.

- Prozedura norgehiagoka bidezkoa izango da. Hau da, hautagaitzak baloratzean puntu gehien lortzen duten enpresei diruz lagunduko zaie.

- Zer hartuko da kontuan? Entitatearen tamaina (Enpresa txikiek handiek baino puntu gehiago izango dute), kontratatutako pertsonaren jatorria (irizpide baztergarria ez den arren, Leioakoak diren hautagaiei emango zaie lehentasuna), eta sortu berriak diren enpresek eginiko kontratazioak.

Erlazionatutako dokumentuak:

OINARRIAK (pdf, 284 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa