Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-06-13 Leioa Kiroldegirako erreserbak eta informazioa on-line espazio berri bat
www.leioakiroldegia.net / www.leioakiroldegia.net

Leioa Kiroldegia web gunearen bidez, tramite batzuk egin ahal izateko espazio bat martxan jarri da. Horretarako alta egin behar da eta erabiltzaile izena eta pasahitza jaso.

Horrela, eguneko sarrera erosi nahiko luketen instalazioetako bazkide ez direnek, Torresoloko kanpoko igerilekuetan zenbat jende dagoen kontsulta dezakete, denbora errealean, joan baino lehen plana egokitu ahal izateko.

Sakonetako bazkide ez izanda ere Torresolo bazkide direnek, web gunearen bitartez, eta behin inskribatuta, igerilekuetan zenbat jende dagoen ere kontsultatu ahal izango dute, padel eta tenis pisten erreserba egin (betiere ordainketa helbideratuta badute), eta euren datuak edota erreserbak kontsultatu (Torresoloko padeleko bazkide izanez gero).

Sakonetako bazkide diren erabiltzaileek, behin on-line erregistratuta, aurreko guztiak egin ahal izango dituzte (zenbat jende dagoen kontsultatu, datuak kontsultatu edota erreserbak egin), eta gainera, ordainketa helbideratuta izanik, etxetik, Torresolon bazkidetu daitezke eta erreserbak egin: masajea eta sauna bezalako zerbitzuak, edo Sarriena bezalako instalazioetan, kantxak edota padel edo tenis pistak.

Informazio gehiago:

Leioako Udal Kirol Instalazioak

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa