2014-05-20
Euskal izenen historiaren gaineko hitzaldia Mastitxu Euskaltegian
Bazenekien ezagutzen ditugun euskal izen zaharrenak erromatar garaikoak direla?
Edo Luterok bere biziko eragina izan zuela euskal pertsona izenetan?
Edo Sabino Arana izan dela gure izenen inguruan eragin handiena duen pertsona?
Edo Elizak euskal izenak Erregistro Zibilak baino lehenago onartu zituela?
Datorren asteazkenean, hilak 21, “Amaia, debekatuta zaude. Euskal pertsona izenen historia eta deituren sorreraz ohartxoak.” hitzaldia izango da Mastitxu Euskaltegian goizez (10:30) eta arratsaldez (19:00).
Hitzaldira edonor joan daiteke eta interesgarria izan daiteke, besteak beste, seme-alabentzako izena aukeratu behar dutenentzat.
Hizlaria Mikel Gorrotxategi izango da, Euskaltzaindiko onomastika zerbitzuaren arduraduna.
Erlazionatutako dokumentuak:
Kartela (pdf, 3089 kb)
Partekatu:
Itzuli