2014-05-07
Bizkaitar eta Gipuzkoarren idi-proben erronka izango da asteburuan
Leioako Euskal Kirol Zaleak taldeak antolatuta idi proben erronka berezia egongo da asteburu honetan Ondizko probalekuan, izan ere bizkaitarrak eta gipuzkoarrak izango dira lehian Ondizko Andra Mari proben XXVII. Sari nagusian.
Larunbatean, hilaren 10ean, gaueko 21:00etan, Laukiz, Elgoibar eta Bakioko idiak izango dira. Eta, astelehenean, hilak 12, ordu berean, Urduliz, Orio eta Aiakoak izango dira lehian.