2014-04-03
Bilbao-Leioa herri lasterketaren III. Edizioa igandean izango da
Igande honetan, apirilak 6, Bilbo eta Leioa lotzen duen herri lasterketaren hirugarren edizioa izango da. Bilboko udaletxearen zubitik irtengo dira korrikalariak goizeko 10:30ean eta, 12.100 kilometro egin eta gero, Leioako Aldapa parkera iritsiko dira.
Arrazoi honengatik, eta korrikalarien seguretasuna mantentzeko, Felipe del Rio eta Otsobarrena kaleak, Leioako Metro geltokiaren biribilgunearekin batera, trafiko mozketa laburrak jasango dituzte, beti ere udaltzaingoaren kontrolpean. Honetaz gain, Itsasadarreko errepidea moztuta izango da Getxotik Bilborako norabidean 10:00etatik 12:00etara.
Lasterketaren inguruko informazioa nahi baduzuweb orrian duzu.