2014-04-01
Ziber-elkarbizitzari buruzko Irakalean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dugu
Datorren apirilaren 3ra arte izango da zabalik bi saioko hurrengoko ikasketa prozesu txikian parte hartzeko epea, Leioako Udalaren Hezkuntza sailak sustatu eta Geuz-ek garatutako “Interneten erabilera egokiaren sustapena eta ziberjazarpenaren prebentzioa“ proiektua ezagutzeko aukera duzu. Zure zain gaude...
Proiektu honek, Bakearen Kultura baten eraikuntzaren ikuspuntutik, hainbat jarduerari jarraipena eman nahi die, besteak beste, ingurune birtualetan berdinen arteko errespetua sustatzeko, diskriminaziorik ez egoteko eta bortizkeria arbuiatzeko, baita adin txikikoak Sarea modu ezegokian erabiliz gero ager litezkeen arriskuez babesteko ere.
Euren esperientzia eta ezagutzak partekatuko dituzte: Hezkuntza eta Hizkuntz Politikarako udal teknikariak, Geuz-eko profesionalek, eta parte hartu duten ikastetxeetako ikasleek.
Partekatu:
Itzuli