2014-03-12
Preziorik onenak izango dira asteburu honetan Bulebarrean
Asteburu honetan, martxoak 14, 15 eta 16, Leioako bulebarra merkatal gunea bihurtuko da, bertan herriko merkatariek euren ofertarik eta txollorik onenak leioaztarren eskura jarriko dituzte.
MerkaLeioa edizio berri honen ordutegia ohikoa izango da: ostirala eta larunbatean goiz zein arratsaldez izango da irekita, hau da, 10:00etatik 20:00etara, igandean berriz, goizez baino ez da egongo irekita 10:00etatik 14:00etara, hain zuzen.
Hurreratu zaitez Bulebarrera asteburu honetan, ez zara damutuko...