Adimen emozionalari buruzko edukiak zabaltzen jarraitzen du Leioako Udalaren Hezkuntza sailak. Oraingoan, estresa murrizteko lau orduko tailer praktikoa eskaintzen die leioaztarrei.
Estresa bizirik irauteko beharrezko erantzun naturala da, kanpo estimulu baten aurrean gure organismoak duen erreakzioa da. Ez da patologia. Arazoa erantzun hori kontroletik kanpo dugunean sortzen da, denboran zehar luzatzen denean, jarrera baten erreakzioa izaten uzten denean, aldartea. Eta kanpo faktoreen akosoak eragindako arazoa baino gure erreakzio emozionalen kudeaketa txarra da.
Tailerra martxoaren 15ean izango da Errekaldeko nagusien etxean. Guztira 15 lagunek hartuko dute parte, beraz, izena emateak nahikoak badira, 22an eta 29an errepikatuko da tailerra. Doako zerbitzua da baina Leioan erroldatuta egotea ezinbestekoa da parte hartzeko. Izena emateko 94.607.25.76 telefonora deitu beharko da, izena-abizena eta telefono zenbaki bat emanez.