2014-02-11
Udalak aurrematrikulazioaren izapideak errazten dizkie 550 familiei
Hilaren 28ra arte ikastetxeetako aurrematrikulazio garaia da, eta sasoi honetan gurasoek egin behar dituzten gestioak errazteko asmoz Leioako Udalak errolda agiriak bidali dizkie 2 eta 3 urteko ume leioaztarren 550 familiei.
Ekintza honekin herritarrei erraztasunak eman nahi dizkie Leioako Udalak, kasu honetan aurrematrikulazioa egin behar dutenen umeen gurasoei. Errolda agiria derrigorrezkoa da aurrematrikulazioa egiteko, eta urtero hainbat guraso bulego orduetan etorri behar dira udaletxera agiri hau eskuratzeko. Aurten, bidalketa honekin pausu hau erraztu du Udalak.
Honekin batera, herriko ikastetxe publikoei buruzko informazioa jaso zuten gurasoek, eta “D bitamina” izeneko kanpainaren nondik norakoak ere. Informazio-kanpaina hau euskarazko hezkuntza bultzatzeko asmoz jarri zen martxan, eta Bizkaiko 22 udalerri eta 3 mankomunitateren ekimen bateratua da.
Partekatu:
Itzuli