2014-02-05
Jolasaren eta aisialdiaren garrantzia familian
Leioako Udalak, Gurasotasun Politikaren markoaren barruan, ETXADI Familia Psikologiaren Unibertsitate Zentroaren bitartez, datorren otsailaren 12an, Kultur Leioako 4garren solairuan, 18:00etan, Jolasaren eta aisialdiaren garrantzia familian formazio saioa eskainiko du.
2 eta 9 urte bitarteko umeen gurasoekin egingo den hitzaldi/hizketaldi honetan jolasa zer den azaldu nahi da, hitz honen zentzurik zabalenean (gozamena, askatasuna, fikzioa, esfortzua …). Jolasak, bai bakarka bai familian, eragin positiboa du adinez txikiaren garapenean, eta abiapuntu hori dagoela, garapen psikomotor, intelektual, sozial, afektibo-emozionalean eta abarretan nola eragiten duen aztertzen da. Azkenik, gurasoek seme-alabekin pasatzen duten aisialdia antolatzeko edota planifikatzeko gako batzuk jakinaraziko dira.
Gehienez 20 pertsona izatea komeni da formatzaileekiko feed-backa handiagoa izateko. Horregatik izen-ematea egin behar da, honako telefono honetan: 94 607 25 76.