2014-01-10
Ikastetxeen aurrematrikulazioa epea otsailaren 3tik 14ra izango da
Datorren otsailaren 3tik 14ra bitartean Leioako itaunpeko eskoletan eta ikastetxe publikoetan aurrematrikulazio epea izango da zabalik.
Artatza, Lamiako, Txomin Aresti, Altzaga Ikastola eta San Bartolome herri ikastetxe publikoak, eta Barandiaran eta Artatza-Erromo institutuak dira Leioako irakaskuntza publikoaren eskaintza. Irakaskuntzarako aukera guztiak errespetu osoz gogoan hartu arren ere, hurrengoko dokumentuan Leioako Euskal Eskola Publikoaren kalitate maila erakusten da.
Aurrematrikula garaia heldu baino lehenago hainbat udalerrik, Leioa barne, kanpaina berezi baten parte hartu dute; “D bitamina” kanpaina, euskarazko hezkuntza bultzatzeko asmoz. Egitasmo hau, Bizkaiko 22 udalerri eta 3 mankomunitateren ekimen bateratua eta informazio-kanpaina, urte hasieran zabalduko da, 2-3 urteko umeen eskolatze-aldia baino zertxobait lehenago, gurasoek bidalitako informazioaren inguruan hausnarketa egiteko astia izan dezaten.