Gabon egun gogorrak izango dira aurtengoak herritar askorentzat, hori dela-eta Leioako Merkatariek alaitasun puntu bat jarri nahi izan dute fanfarre doinuekin. Izan ere, bihar eta hurrengo larunbatean fanfarre bi izango dira Leioako kaleetatik Gabonetako erosketei soinu-banda jartzen.
Kalejira berezi hau Leioako Merkatarien Elkarteak antolatzen du eta 17.30etik 19.30era izango da herriko kaleetatik. Fanfarre bat Udondo Bulebarretik irtengo da, Luis Bilbao Líbanotik pasa eta Sabino Aranan amaitzeko. Bestea, ordea, Estartetxen hasiko da, Iparragirretik pasa eta Mendibile Jauregian amaituko da.