2013-11-22
Genero indarkeriaren aurka ez egin ez ikusiarena
Datorren astelehenean, azaroak 25, “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko Eguna” izango da, eta Leioak, urtero bezala ekintza desberdinak antolatu ditu. Oraingoan, gizartearen sentsibilizazioan eragitea bilatzen da informazio kanpaina baten bitartez.
Alde batetik, gizartearen sentzibilizazioan eragiteko “Genero indarkeriaren aurka ez egin ez ikusiarena, deitu. Konprometitu, ez onartu” kanpaina atera da kalera. Gaurtik aurrera eta datorren aste osoan zehar, herriko kaleetan ikusgai izango ditugun kartel hauetan 016 instituzio-telefonoa agertzen da, emakumeenganako biolentzia salatzeko edo honen arriskua dagoenean deitu behar dela ohartarazteko. Ezinbestekoa da gizartea zeregin honetan sartzea, denok biolentzia mota hau baztertzea eta honen kontra egitea indartsuago bihurtuko gaituelako.
Elkarretaratzea
Ohiko moduan, datorren azaroaren 25ean, osteguna, elkarretaratzea antolatu da Leioako Bulebarrean goizeko 12:00etan, emakumeenganako biolentziaren salaketa publikoa egiteko.