2013-11-12
Udalak ekintzaileei zuzendutako diru-laguntza berriak eskaintzen ditu
Enpresa eta negozio berriak sortzeak herriko garapenean duen garrantziaz ohartuta, Leioako Udalak ekintzaileei laguntzeko egitasmo berriak eskaini ditu leioaztarrei zuzenduta edota Leioan negozioa jarri nahi dutenentzat. Oraingoan, diru laguntza desberdin bi eskaintzen ditu pertsona ekintzaile hauei zuzenduta.
Ideiaren analisia, negozio planaren ekoizpena eta martxan jarri aurretizko aholkularitza, enpresa ireki baino arinago egin beharreko prosezua da, merkatuan arrakasta izateko aukera gehiago ematen laguntzen baitu prozesu honek.
Horregatik, Leioako Udalak, Behargintza Leioaren bitartez, laguntza eta aholkularitza teknikoa eskaintzen du Lanbidek sustatutako diru-laguntza mota desberdin biren bitartez.
Lehen laguntza mota: ENPRESA-IDEIA BERRIAK, Pertsona ekintzaileei ematekoak diren laguntza ekonomikoak arautzea eta haien oinarriak ezartzea. Laguntza hauei esker, ekintzaileek aukera izango dute esklusiboki aritzeko gerora bideragarritasun-plan bat gauzatzeko bide emango duen enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen, prozesu horretan laguntza edota tutoretza ematea helburu duten tokiko proiektuen baitan.
Bigarren laguntza mota: ENPRESA JARDUERA BERRIAK, Negozio-ideia zehatz bat duten eta tokiko ekintzailetza-proiektuetan parte hartzen duten pertsona ekintzaileen enpresa-proiektu berriak sustatzeko emango diren diru-laguntzak. Diru-laguntza hauei esker, ekintzaileek enpresa-jarduera martxan jartzeko beharrezko ekintzetan soilik aritzeko aukera izango dute.
Partekatu:
Itzuli