Ostiralean, azaroak 8 (Auditoriumean, 21:00etan), eta “Musika… con alma” zikloaren barruan, Soema Montenegro abeslari argentinarra izango dugu. Folk eta Indie estiloen arteko paregabeko talentua, nazioarteko kritikak goraipatua, askori Lila Downs onena gogorarazten diena, beste batzuek, Mercedes Sosaren jarraipena ikusten duten bitartean.
Gau argentinarra amaiera gastronomikoarekin. Kontzertura hurbiltzen direnak, amaitutakoan, artistekin batera eta giro lasaian, herrialde horretako produkturen bat eta ardo kopa dastatzeko aukera izango dute.
Bestalde, larunbatean, azaroak 9 (Auditoriumean, 20:00etan), Kataluniatik datorren Kulbik konpainiak C U B E hiriko dantza ikuskizuna eskainiko digute. Ikuskizun horrekin batera, gazteei zuzendutako master class bat ere burutuko da goizean, eta ikuskizuna baino lehenago, kalean erakustaldia ere izango da. Nortasun bakarreko ikuskizun anitza, 2 urte baino gehiagoko talde-lan handiaren ondoriozko emaitzaren obra.