2013-10-31
Nagusien Etxeak omendu zituzten atzo Leioako Egunean
Atzo, Artatza Jauregian, Leioako Eguna ospatu zen. Aurtengo sarituak Leioako Nagusien Etxeak izan ziren; Txorierri, Pinueta, Lamiako eta Errekaldekoa. Urte osoan zehar, herriko nagusiei kalitatezko aisialdi programa eskaintzeko egiten duten esfortzua eskertzeko.
Urtero bezala Leioako Elizatearen fundazioaren sorrera ospatzen da, oraingoan 487. urteurrena hain zuzen ere, eta gertaera hau ospatzeko ekitaldi berezia prestatu da Artatza Jauregian, bertan Leioako herrian eta herriarentzat lanean dihardutenak elkartzen dira eta leioaztarren arteko harremanak estutzeko balio duen momentua da. Ekitaldian presente izan ziren besteak beste herriko elkarte kulturalak, kirol taldeak, ikastetxeetako ordezkariak, herritarren elkarteak, auzoetako kultur aretoak eta enpresak.