2013-09-20
Errotabide kalea trafikoari moztuta egongo da astelehenean
Europako Mugikortasunaren Astea dela-eta, astelehenean kotxerik gabeko eguna izango da. Egun horretan, parte hartzen duen udalerri bakoitzeko kale bateko trafikoa moztu egiten da. Leioan, oraingoan, mozketa hori burutzeko hautatu den kalea ERROTABIDE da (Elexalde errotarako bidea). Kale hori itxi egingo da astelehenean, irailak 23, 9:30etik 20:00etara, aisialdi eta kirol aktibitate ezberdinak antolatzeko.
Hortaz, ezin izango da Avanzadatik bide horretara sartu, eta autoek, Jose Ramon Aketxe, Errekalde, Ikea, Iturribide eta San Juan kaleetatik ateratzeko, Mendibileko biribilgunetik egin beharko dute.