2013-09-05
Behargintza Leioaren prestakuntza eskaintza berria
Leioako Behargintzak, beste behin ere, prestakuntza-jardueren proposamena egiten du urteko azken lauhilekorako. Prestakuntza lan-tresna estrategikoa da, enpresen lehiakortasuna eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko. Ideia horrekin, datozen hilabeteotan, 350 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute diseinatutako 22 prestakuntza jardueretan, udalerriko langabetuen enplegurako aukerak hobetzeko pentsatuak gaitasun berriak ikasiz.
Ez da nahikoa eduki teoriko batzuk gainditzea, ezagutzak barneratu behar dira eta praktikan jarri nork bere erara doitzeko, lanean eta maila pertsonalean. Hori dela-eta, Behargintza Leioa saiatzen da prestakuntza jardueretan praktika barneratzen, pertsona ikasketa prozesuaren erdigunean jarriz eta edukiak taldera doituz, ahal den neurrian.
Lauhileko honetan, gainera, LANBIDEk finantzatutako eta egiaztatutako prestakuntza-jarduerak izango dira, hala nola, KONTABILITATE ADMINISTRARIKO eta MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ARRETA, etxez-etxe eta instituzio sozialetan.
Informa zaitez:
Behargintza Leioa
Mendibile, 3
Tfnoa.: 94 400 41 95
Faxa: 94 402 25 41
behargintza@leioa.net
Partekatu:
Itzuli