2013-07-30
Pinuetako jaietan trafikoan izango diren aldeketekin kontuz
Pinuetako jaiak direla eta, hainbat trafiko aldaketa izango dira hurrengoko egunetan auzo leioaztarrean. Kontutan izan puntu hauek...
Uztailak 30, asteartea: Beira-putzegilearen biribilgunetik Txistulariaren biribilgunera arte trafikoa moztuta egongo da 19.30etik 21.00etara arte kalejira eta goitibeheran ondorioz.
Uztailak 30, asteazkena: Amaia, Santa Eugenia eta Los Puentes kaleak moztuta izango dira 19.30etik 20.30era kalejira dela eta.
Abuztuak 1, osteguna: Herri Krosak trafiko mozketa eragingo du beira-putzegilearen biribilgunetik Gobelaurrera arte, Amaia kaletik pasatuz, 19.30etik 21.30era.
Abuztuak 2, ostirala: Maiatzaren bata kalea izango da ostiralean Herri Kirolen erakustaldia hartuko duena, beraz 15.00etatik 22.00etara itxita eta kotxerik gabe izango da kalea.
Abuztuak 3, larunbata: Larunbatean, Amaia kaletik Cervantes plazara arte izango da trafiko mozketa 15.00etatik 22.00etara arte, bertan Herri Kirolen erakustaldia eta txahal errea izango direlako.
Abuztuak 4, igandea: Azkenik, igandean, Ezequiel Agirre-Amaia-Los Puentes kaleetatik Pobre de mi pasako da, beraz, 23.00etatik 23.45era mozketa izango da.