2013-07-29
Emakumeentzako topalekua
“Emakumea, egin apustu + zure alde” programa berria
Leioako Udalaren Berdintasun sailak “Emakumea, egin apustu + zure alde” programa berria jarri du martxan, herriko emakumeen autoestima eta gizarteratzea bultzatzeko. Joan den ekainean, hasi zen lehen taldea lanean, eta irailerako talde berria osatzea erabaki du Berdintasun sailak.
Beraz, badakizu, Leioakoa bazara, emakumea eta 18 urte baino gehiago badituzu programa honetan parte hartu dezakezu irailean. Horretarako, izena eman beharko duzu Leioako Gizarte Zerbitzuetan (Inaurratzaga,1) abuztuaren 31 baino lehen.
Batzar hauetan beste emakume batzuk ezagutzen eta haiekin ezagutzak zein esperientziak partekatzeko aukera izango duzu. Honetaz gain, zure trebetasunetaz eta aukerataz jabetuko zara, egunerokotasunean hobeto sentiaraziz.
Ekainean parte hartu zuten emakumeek biziki gomendatzen dute programa hau, euren esanetan “pertsona desberdinez osatutako guneak dira, non bizipenak eta esperientziak elkarbanatzen diren”. Honetaz gain, azaltzen duten moduan “lagun berriekin arratsalde alaiak bizitzeko aukera” bat da, eta gainera, bertan konturatzen dira “gehienak kezka, ikara eta ilusio berdinak” dituztela. Izan ere, esperientzi honetan parte hartzeak “segurtasuna eta alaitasuna” eragiten dizkietela azaltzen dute.
Horregatik leioaztar emakume guztiak gonbodatzen dituzte batzar hauetan parte hartzera “etxetik irtetzeko aitzakia delako eta gure buruari beharrezko tartetxoa eskaintzeko aukera delako", aipatzen duten moduan. Modu honetan, “arazoak dituzten bakarrak ez direla” aitortzen dute, euren arazoak “erlatibizatzen” ikasten dutela baieztatzen dute.
Partekatu:
Itzuli