2013-06-17
Irekita daude jada Torresoloko igerilekuak
Torresoloko igerileku irekiak berriz ere zabalduko dira udari behar bezalako harrera egiteko. Honekin batera, erabiltzaileen harrera zerbitzua jarriko da martxan, 94.600.4475 telefonoan eta igerilekuen atezaindegian 10.00etatik 13.30era eta 16.00etatik 19.30era.
Sei hektarea (60.000 metro koadro) dituen Pinosolo parkearen ondoan kokatzen da zonalde hau, bere baitan hainbat ur joko desberdin biltzen dituelarik: famili igerileku ludikoa, txikientzako ur putzu desberdinak, belarrezko solarium zonaldea dutxekin, tenis pista bat eta zazpi pista paddel-era jokatzeko. Honetaz gain, aldagelak, komunak, ostalaritza lokala eta parking eder bat ere baditu.
Guzti honen artean zonalde bat nabarmentzen da batez ere begi-bistan, txikienentzat zuzendutako zonaldea, gai baten inguruan dekoratuta dagoelako. Gaztetxoen zonalde hau itsasoko bizitza ekartzen digu burura hainbat joko edo gune dibertigarriekin: txirrista eta ur-jauziak, baleontzi bat ere badago bertan XIX. Mendeko itsas-ontziek ekartzen dizkiguna burura, gainera giro honetako hainbat animalien presentzia ere badira bertatik, besteak beste, dortokak, izurdeak edota baleak.