2013-06-06
Liburu azoka izango da asteburuan Sahararen alde
Datorren ostirala eta larunbatean liburu azoka berezia antolatu da Leioako Bulebarrean Saharar herriaren aldekoa.
Leioako Udalak eta Liburutegiak antolatutakoa, eta FATH Leioa Sahararen Aldeko Elkartea lagundutako azoka hau goizeko 10.00etatik arratsaldeko 20.00etara arte izango da irekita.
Liburu hauen salmentarekin lortuko den dirua Tindufeko Errefuxiatu kanpamenduetara bideratuko da.