2013-06-07
Familia eta komunikazioa aurreadoleszentzia eta adoleszentziari buruzko hitzaldia
Leioako Udalak, Etxadi famili psikologi gabinetearen bitartez, adoleszentzian eta aurreadoleszentzian komunikazioa zelan bultzatu behar den jorratuko duen hitzaldia antolatu du. Hitzaldi hau gurasoei zuzenduta dago bereziki eta doakoa da. Hilaren 12an izango da, Kultur Leioako prentsa gelan, 17.45tik 18.45ra arte.
Hamabi hamahiru urte egiterakoan umeek nerabezaroan sartzeko prozesuari ekiten diote. Momentu honetan, gazteek ez dute euren burua ezagutzen, ez dira ordura arte izan diren umeak, eta askotan, familia berak ere ordura arteko umea ikusten jarraitu nahi du, eta honek gaztearen ezegonkortasuna eragiten du. Momentu honetan familia eta gaztea elkarrengatik urrutiratzen hasten dira, komunikazio arazoak sortuz.
Prestakuntza hitzaldi honetan arazo hauek aztertu nahi dira eta bideak eman aurretik saihestu ahal izateko. Honetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea eskatzen da, 94.607.25.76 telefonoan.