2013-05-15
Leioako dendak ere Umore Azokarekin bat
Laster izango da Umore Azoka, eta Leioako Merkatarien Elkarteak herriko erakusleihoak ere inoiz baino politagoak egotea nahi izan du, horregatik lehen Erakusleihoen lehiaketa antolatu du.
Datorren astelehenera arte izango dugu aukera parte hartzen duten 22 establezimenduen erakusleiho bereziak ikusteko. Kalean Umore Azokarekin gozatzen dugun bitartean, adibidez.
Botoak parte hartzen duten dendetan eman ahal izango dira, edota Leioako Merkatarien Elkartearen Facebook profilean. Botoa ematen duten leioaztarren artean 1.000 euroko deskontu-txartelak zozketatuko dira.